lunes, 4 de enero de 2016

Bigarrena!

2015eko urriaren 23a

Aste honetan blog-a zabaldu dugu, nik aukeratu dudan gaia argazkigintza eta kultura dira.

Blog berri hau estreinatzeko, lehenik eta behin nire inguruko bazterrak posteatuko ditut. Aste honetan, Bizkaiko golkoko ( Kantauri Itsasoa ) lurrak aztertuko ditut. Ni, Durangoko herrian bizi naiz, Bizkaian. Euskadin sartua dago Bizakaia, beraz Espainiako penintsulan kokatua dago. Penintsularen iparraldean kokatzen da eta Frantziarekin topo egiten du kantauriko golkoan. Eskualde hauetako tokiak ederrak ditugu, bai naturalki bai gizakiaren eraginagaitik sortutako hainbat eraikin ezberdin. Hona hemen batzuk:




Hasierako argazki hau Bilboko Guggenheim argazkia da. Ibaizabal ibaiaren albo baten kokatua. Arte moderno eta garaikideko museoa da. Holako bi daude soilik munduan: bata New Yorken kokatua eta bestea, Bilbon.



Resultado de imagen de San juan de gaztelugatxe
Beste hau, kostaldean kokatzen da, Bermeoko udalerrian hain zuzen ere. Toki zoragarria benetan. Itsasoan barrena dagoen muino batean eliza zahar bat dago kokatua. Eta penintsulatik abiatzen den bide txiki batetik muino sarbide aurki dezakegu. 231 eskailera igo behar dira baselizera heltzeko.
PENA MEREZI DU!



Resultado de imagen de gorbeiaGorbeiako mendia dugu hurrengoko hau. Mendi hau Araba eta Bizkaiaren artean kokatzen da. Zeanuri, Orozko, Ubidea, Zuia eta Zigoitia udalerrien artean banatuta dago. Gailurra itsas mailatik 1.482 metroko altuera du. Goian, 17 metroko gurutze ezaguna dauka, 1907an ezarria.




Resultado de imagen de elantxobeAzkenik, Elantxobeko herria ekartzen dizuet. Bizkaiko kostaldean dagoen udalerria da, Busturialdea eskualdekoa. Erliebe malkartsuko herria da eta edertasun handikoa, turista askok bisitatzen dute urtero. Ogoño mendiaren ekialdeko magalean dago kokaturik, 150 metroko altueratik itsas mailarainoko jauzia du, eta behealdean arrantza portua dauka.




Astekarian utzi nituen bi sarrera. Hona hemen lehenengoa!

2015eko urriaren 24a

Aste honetan berriz, Gipuzkoako eskualdetik ibili naiz. Egia esatekotan, lurralde hau oso aberatsa da naturari erreparatuta. Bere prezipitazioak eta erliebe gorabeheratsua direla eta, lurralde honen paisaiak izugarrizkoak dira. Hainbat eta hainbat, argazkietatik zenbait jarriko dizkizuet bertan. 
GOZATU!

Argazkiekin hasiera emateko, Zumaiako Flysch-a dakarkizuet arrastiko azken orduetan. Flyscha arroka sedimentario sekuentzia bat da, ozeano sakoneko orogenian garatu dena. Geruza gogorrak (kareharria, arbela edo hareharria) eta bigunak (margak eta buztinak) tartekatzen dira eta tolesdura geologikoak direla-eta geruzok bertikalak edo zeiharrak dira. Egoera ez-horizontal honek higadura errazten du, geruza ugari agerian utziz. Higadura itsasoak egiten badu marearteko zabalgunea era daiteke. Benetan interesgarria!

 Gipuzkoako beste interesgune garrantzitsu bat, Zarautz-ko udalerria dugu. Euskadiko hondartzarik zabalena duen herria da. Bertan Surf txapelketa ugari ikus ditzakegu urtean zehar. Udan laukoiztu egiten dira herri honetako biztanleak, beste udaletako pertsonek uda pasatzera etortzen baitira. Bainutxo bat hartzera gonbidatzen zaituet hondartza polit honetan!

 
 Udalerri koloretsu hau, Hondarribi dugu. Frantziako mugan kokatzen da. Bazkal eta poteorako hainbat taberna daude, non oso ondo elikatzen zaituzte. Gaur egun, 17.000 biztanlez osatua dago eta bertan Bidasoa ibaia itsasoratzen da Kantauri Itsasoan. jaizkibel mendia 545 metro ditu. Ez da oso altua baina bere bereizgarririk nagusiena, itsasoa ondoan duela da. Bisita ezazue!



Barrualdera jotzen badugu, Azpeiti aurki dezakegu. Herri honetako detailerik aipagarriena Loiolako eliza da. Asteburu guztietan, hainbat eta hainbat pertsonek bisitatzen dute herri hau ezaugarri honengatik. Bere alboko herrian, Azkoitin "Burdinbidearen Euskal Museoa" aurki dezakegu. Honek ere, biztaleria erakartzen du. Museo honetan, lurrun trena dute. XIX. MENDEKO TRENA!


 
Donostia. Gipuzkoako hiriburua. 3 hondartza ditu (Zurriola, Ondarreta eta, ezagunena, "La Concha"). 400.000 biztanle ditu. Turismoa hiriaren euskarri ekonomiko nagusietakoa izan da XIX. mendeaz geroztik, Kontxako badiaren edertasuna dela kausa. Gaur egun, mundu osoan du sona handia Donostiako gastronomiak, goi mailako sukaldaritza egiten duten sukaldari eta jatetxe entzutetsuei esker.

Azken bidaiatik bueltan

2016ko urtarrilak 5

Brasilen ibilia naiz azkenaldi hontan. Bertan leku eta kultura ezberdin asko aztertzeko aukera izan dut. Hona hemen Brasileko argazkiak posteatuko ditut. Espero zuen gustuko izatea. Beste hitzik gabe, ARGAZKIAK!

Resultado de imagen de brasilCristo Redentor Monumentua
Amazonas
Resultado de imagen de amazonas
Resultado de imagen de fernando de noronhaFernando de Noronha
Sambodromoa